Jovenin abantailak

joven in txarela

JOVEN IN programaren abantailak

Gaztea bazara eta 30 urte baino gutxiago badituzu, elkartu gurekin eta baliatu Nafarroako Rural Kutxak Joven IN Programarekin eskaintzen dizkizun abantaila guztiak.

JOVEN IN KONTUA

Guztiz doakoa, gasturik eta komisiorik gabe.

JOVEN IN TXARTELA

Eskudirua doan atera dezakezu gure kutxazain guztietan, Nafarroako probintzian. Hortik kanpo, dirua komisiorik gabe ateratzeko aukera izanen duzu talde hauetako kutxazainetan: Rural Kutxa Taldea, Banco Popular Taldea, Caja Mar Taldea, Bankinter, Deutsche Bank eta Laboral Kutxa. Guztira, 8.100 kutxazain baino gehiago zure eskura lurralde nazionalean.

RURALVÍA

Urrutiko bankako doako zerbitzua, internet bidez nahiz telefonoz kontsultak eta banku-eragiketak segurtasunez egin ahal izateko, edozein tokitatik eta eguneko 24 orduetan. Aukera izango duzu, halaber, zure banku-posta zeure ordenagailuan kontsultatu eta artxibatzeko, Infomail zerbitzuari esker. Horren bidez, izan ere, zure e-postan dohainik eta zuzenean jasoko duzu Kutxarekin egindako finantza-eragiketa guztiei buruzko argibidea.

JOVEN IN ETXEBIZITZA KONTUA

Dirua aurrezteko aukera ematen dizu zure etxebizitza eskuratzeko, abantaila fiskalaz baliatuta, komisiorik gabe, eta lehen eurotik gorantz doan errentagarritasun altuarekin. 

JOVEN IN NOMINA ZERBITZUA

Lanean ari bazara eta nomina helbideratzen baduzu, bestelako abantailak ere izango dituzu, hala nola nomina aurrerakina guztiz doakoa eskatzea, interesik gabeko nomina mailegu bat eskura izatea, baldintza bereziak hipoteketan, deskontuak aseguruetan… 

JOVEN IN MAILEGUA

Zure gidabaimenarentzat, zure motoarentzat, zure ikasketentzat, zure bidaiarentzat… nahi duzunerako, 2.000 € dituzu eskura epeka 24 hilabetera bitarte, deuseztapen eta amortizazio komisiorik gabe, interes-tasa apartekoan (Euribor + % 0).