LEHIAKETAREN OINARRIAK

Bideo lehiaketa

1. Gaia

Bideo Lehiaketa da Ikastola bakoitzak Kilometroak jaiaz egiten duen interpretazioa agertzeko. Bideoan, Erronkan nor ari diren aurkeztu beharko da, betiere Ikastola bakoitzak erakutsi nahi duen markoan (herriaren irudiak, ikasleak, etab.).

LEHIAKETAREN IZENA: RURAL KUTXAKO BIDEO LEHIAKETA

2. Helburuak

Helburua da, bideo lehiaketa baten bitartez, 14 eta 16 urte arteko ikasleen artean talde lana eta sormena sustatzea. Bideoak, aldi berean, Kilometroak jaia transmititzeko komunikazio-bide gisa balioko du, kultur trukaketa sustatze aldera; hartara, era dibertigarrian erakutsiko da bai parte-hartzaile bakoitzaren herria bai lehiaketan ari den Ikastola.

3. Parte-Hartzea

Beren taldearekin Erronkan parte hartzen duten Ikastola guztiek parte har dezakete. Proba hau derrigorrezkoa da. Talde bakoitzak bideo batekin parte har dezake.

4. Teknika eta aurkezpena

Aurkezkepen bideoa diseinatzerakoan kontuan eduki:

  • Bideoa gehienez 2 minutukoa izango da.
  • Edozein gailuren bidez grabatu daiteke (mugikorrarekin, bideo edo argazki-kameraz…).
  • Mugikor (zein kamerekin) grabatu aurretik, ezarpen edo “ajusteetan” erresoluzioa gutxienez 720x480-koa finkatu, hortik beherako erresoluzioekin gaizki ikusten baita.
  • Bideoaren diseinua eta ezaugarriak (kokapenak edo testuinguruak, irudien sekuentziazioa, jarduera motak, estetika, editatzeko modua…) talde bakoitzaren nahien edo gustuen araberakoa izango da.
  • Bideoaren hasieran derrigorrez Rural Kutxaren logotipoa gaineratu behar da (formatu ezberdinetan erantsia bidaltzen dizuegu) aurrez “BABESLEA” hitza gaineratuz.
  • Bideoan derrigorrez esaldi bat agertu behar da, entzuteko moduan edo idatziz (kartelen batean edo editatzean gaineratuta), eta ondorengoa izango da:

“(zuen ikastolaren izena) ikastolako erronkariak gara”

  • Bideoaren edizioa burutzeko nahi duzuen programa erabil dezakezue. Doakoak ugari dira: movie maker, e-movie, camtasia, etab….
  • Bideoa editatzen amaitzean, Youtubera igotzeko formaturen batean egin ezazue (gomendio moduan, .mp4 edo .mov formatuak) eta grabatzean egin moduan, gutxieneko 720x480 erresoluzioa erabiliz egin.
  • Erronkako antolakuntzak ez du onartuko besteekiko errespetu faltaren bat agertzen duen bideorik.

Mesedez, saia zaitezte ekainaren 30a baino lehen zuen bideoa http://rural.erronka.eus/bideo_berria web orrira igotzen. Horretarako, ondorengoa kontuan izan:

5. Lanen aurkezpena

Bideoak Nafarroako Rural Kutxako Joven IN-eko Youtuberen profilean ostatatuko dira.

Bideoak igotzeko, lehiaketarako erabiliko dugun webgune bera prestatu dugu. Gauzak erraztearren, pasahitza beharrezkoa den atal pribatu bat sortu da. Pasahitza besterik ez, erabiltzailerik gabe. Atal honetan, bideoak igotzeko galdetegi bat dago (oinarrizko datuak, ikastolaren izena, arduradunarena eta azken honen emaila). Hemen ikus dezakezu:

Bideoa igotzerakoan arazoak badituzue, jar zaitezte Iulen Asurmendirekin (Ikastolen Elkartea) harremanetan: iasurmendi@ehi.ikastola.eus /943 445 108 

6. bozketa

Bozketa on-line egingo da Rural Kutxak ekitaldi honetarako sortu duen orrialdean, Erronkako webean banner bat sakatuz.

Honatx orrialdea: erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com

Hona hemen noiztik eta noiz arte eman ahal izango den botoa aurkezten diren bideoei buruz:

  • Hasiera 2019ko uztailaren 14an 24:00 tik aurrera
  • Amaiera 2019ko irailaren 30ean 24:00 ak arte.

Aurkeztu diren lanei botoa emateko, erabiltzaileak aurrez lehiaketako webean erregistratu beharko du. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina bideori eman diezaieke botoa. Erabiltzaileak aldi bakar batez bakarrik bozkatzen ahalko du bideo berbera.

7. Sariak

Sari hauek ezarri dira:

  • Lehen saria: Ikastolarentzako saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria: Ikastolarentzako saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, “publikoaren saria”: Ikastolarentzako saria, 250 eurokoa.

Lehen eta bigarren sariak lehiaketa honetarako propio izendatu den epaimahaiak erabakiko ditu.

Lehen eta bigarren sariak lehiaketako webean boto gehien bildutako 6 bideoen artean aukeratuko dira.

Hirugarren saria publikoak aukeratuko du eta boto gehien bildutako bideoari egokituko zaio.

Rural Kutxak sari bakoitzari dagokion zenbatekoa ordainduko du Nafarroako Rural Kutxan Ikastola irabazlearen izenean irekitako kontu batean.

Rural Kutxak, gainera, beste sari bat emango dio irabazleari; talde irabazlearen ikasgela osoa txango batera gonbidatuko baitu IrrisarriLand Abentura Parkera.

Sari gehigarri hori irabazi ahal izateko, talde irabazleko kideen % 80k gutxienez Nafarroako Rural Kutxako Joven In kontu baten titular izan beharko dute irabazlearen izena ezagutu aurretik. Joven In Rural Kutxako Gazte programa DOAKOA da.

Sarian barne dago: autobusa ikasgelako guztientzat Irrisarri parkeraino, Baxiko Natura sarrera, gehi tirolina. Saria 2018ko ekainaren 30a baino lehen gozatu beharko da.

8. Datuen basesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eta lehiaketa honetan parte-hartzearen bidez, lehiaketa honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute haiek berek emaniko datuen tratamendurako. Datu horiek fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Nafarroako Rural Kutxa da fitxategiaren arduraduna, IFK: F.31021611, eta helbidea Foruen Plaza 1, 31003 Iruña (Nafarroa).

Legearekin bat, datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta haien aurka jotzeko eskubideak erabili ahal izango dira fitxategiaren arduradunaren aurrean, aipaturiko helbidean.

9. Oharrak

Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Parte-hartzailearen ardura izango da bideoan agertu behar dutenei baimena eskatzea bideoan agertzeko, betiere aipatu jarduera egiazki egite aldera, salbu eta irudia leku publikoan hartu bada legez ezarritakoarekin bat; parte-hartzaileak bere gain hartuko ditu irudi-eskubideei dagozkien erreklamazio oro. Gainera, huraxe lege-arduradun bakarra izango da, Legea ez betetzeagatik sor daitekeen edozein eztabaidaren aurrean, betiere egile-eskubideen inguruan aldez aurretik egon daitezkeen irudien erabilerarengatik. Lehiaketa honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez dituen lan oro zuzenean geldituko da lehiaketatik kanpo.

Boto kopuruan berdinketa badago, sariaren zenbatekoa boto kopuru bera jaso duten taldeen artean banatuko da.

10. Babeslea

Ekimenaren marka babeslea Rural Kutxa izango da, proiektuaren izena eramango du eta logotipoa bideo guztien kredituetan sartuko da, baina Ikastola bakoitzak marka babesle bat erantsi ahalko dio bere bideoari eta grabazioan bertan sartu.